KURIK 3

KURIK osorik

KURIK atalka

KRESALETIK bilduma eta kantak

Lekeitioko kantak

Bigarren liburuki honetako nobedadea audioak dira, kantak irakurtzea ondo dagoelako baina entzutea hobeto, eta kantatzea…, kantatzea ezin hobeto!

   Kantatuaz, kantatuaz zorion eta penak,

   kantatuaz sortzen dira gure itxaropenak.

Esperantza badaukat zedorrek emanaaa… kantatzen zen gure etxean. Azkenengo galtzen dena ei da, horregatik ziur gaude Traola jujian, Lekitton kantaten Iean egin zena hobetuko den eguna helduko dela. Noiz? Mundua amaitu orduko bai? Lan txalogarria egin zen kanta liburu horretan baina ikerketa historikoa falta zaio. Bitartean kanta sorta txiki honekin konformatu beharko duzue. Igual bildumatxo hau zerbait handiago baten hasiera izango da, oxala!                                                             Hona hemen aukeratu ditugun kantak:

– Anteron Txamarrotiaren bertsio bat baino gehiago dauzkagu. Gaur egungoa denok ezagutzen duguna,  eta ezagutzen ez genuena Miguel Oñatek konposatua, Singerren bigotia. Zenbateraino aldatu den kanta izena ere aldatu duela!  Singerren bigotia oraindik ez dugu grabatu.

– Lekeitioko ereserkian, berriz, ez da ezer aldatu. Beobidek konposatu zuen bezala joten da gaur egun ere. Martxa ederra utzi zigun Felicianok.

– Aeroplano bi pasa ta primeran aztertu zuen Kurik 2an Maite Garamendik. Jakina, kanta aproposa zen horretarako eta ezin zaie kanta guztiei probetxu hori atera baina lekeitiarrok Zirillo ta Kokomarro, Langrero ta Pitxarra, Kulitxu ta Martintxu nortzuk ziren jakin barik geldituko gara ahalegintzen ez bagara (jakina, beti ez du funtzionatzen).                              YouTuben ikus dezakezue Estudiantinaren kaleko grabazio hau.

– Lekeitioko Sanpedropeko kantan ahalegindu ginen, paper eta testigu artean mareatuta amaitu genuen baina… Rebeca ezin identifikatu. Batak Pulano zela, besteak ezetz, Mengano zela, hirugarren batek bere amaren lehengusinaren aitaren… parientea zela. Laugarren batek…, tira, testigantzak halakoxeak izaten dira.                                                                      Bandako grabazioa eta Estudiantinarena dakarzkizuegu. Estudiantinarena YouTuben ikus dezakezue. 

– Barkora mariñelak da gure Boga-boga. Drogarik  sortzeko asmo barik ekarri dugu liburuki honetara. Momentuz ezin izan dugu kanta abestu baina hor duzue  pianoz jota Eusko Ikaskuntzak duen webgunean hartua.

– Eta amaitzeko eskupekoa, 1913ko gure Azkue handiaren hitzak. ÖAW austriar erakundearen grabazioa da, guk zuoi eurek Sarean eskegita duten zatitxoa eskeintzen dizuegu.

Eskerrak eman behar dizkiegu Urtzi Iriondo Lekeitioko bandako zuzendariari eta bandako partaide guztiei eta baita Estudiantinakoei ere.

Gora Lekeitioko musik-eroak!

Lekeitio ezagutzen